AYUDAS A LA NAVEGACIÓN
Saltar al contenido principal de la página actual.
Ir al menú principal de la página.
CONTENIDO PRINCIPAL DE LA P�GINA
Gipuzkoako Foru Parlamentuaren autobus tematikoa lurralde historikoaren 88 udalerrietan barrena ibilbidea egiten ari da, Kamarako funtzioak azaltzeko. Ekimenaren helburua erakunde parlamentarioaren ezagutza orokorra bultzatzea eta bere baloreak sustatzea da, hala nola, elkarrizketa, tolerantzia, elkartasuna, bakea, bestearekiko errespetua eta indar demokratikoa.
Autobusak Gipuzkoako hiriburuan hasi zuen ibilbidea eta udalerri guztiak bisitatuko ditu datorren udaberrira bitarte.
Autobus tematikoa informazio eta formazio digitalerako zentro mugikorra da, Gipuzkoako hiritarren bizileku eta lantokietara Batzar Nagusiak hurbiltzeko gai den zentro mugikorra. Erakundeari buruzko hezkuntza eta dibulgazio orokorreko atala dauka, eta eduki multimedia pedagokikoak eta ludikoak eskaintzen dira bertan.
Autobusa, “birziklatua eta berrerabilia” da, telebista pantaila handia du eta bertan erakundearen historia eta egungo zereginaren berri ematen duen bideo labur bat jartzen da. Era berean, hamabi ordebagailu ditu, eta horietan bisitariak hainbat jarduera ludikoen bidez Foru Kamara ezagutu dezake, gaur egun Miramongo teknologia parkean, Donostian, duen egoitzara hurbildu gabe.
Foru Parlamentuko lehendakari Rafaela Romerok adierazi du erakundeak “gogo eta ahalegin guztia jarri du ekimen honetan, izan ere, guretzat oso garrantzizkoa den zerbaitetarako balio izango du: Gipuzkoako gizarteak gu ezagutzea”. Lehendakariarentzat, Kamararen kezka nagusia herritarren ongizatea bilatzea da, eta erakunde hurbila eta irekia izan nahi du, gure lurraldearen garapena sustatzeko.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Mahaiak herritarrak proposamen honetan parte hartzera animatzen ditu autobus tematikoa euren herrian dagoenean, EUREN ETXEA ezagutzea da kontua eta euren ordezkari izateko demokratikoki aukeratu dituzten batzarkideek egiten duten lana. Era berean, erakundearen organo gorenak bereziki gazteak eta haurrak animatzen ditu autobusa bisitatzera, beraiek baitira gizartearen etorkizuna eta bere inguruko erakunde demokratikoen funtzionamendua ezagutu behar dute.
Kasu honetan, Foru Parlamentua da mugitu eta gizartearengana hurbiltzen dena. Gipuzkoako herrietan barrena bere ibilbidea egiten ari den autobus tematiko hau Kamara honen ametsa egi bihurtzen laguntzeko izatea nahi dugu: Gipuzkoa oinarri, Gipuzkoa helburu.
PIE DE PÁGINA
© 2009 Gipuzkoako Batzar Nagusiak